Mario Molina
Mario José Molina-Pasquel Henríquez (Mexiko Hiria, 1943ko martxoaren 19a - ib., 2020ko urriaren 7a) mexikar kimikaria izan zen, estatubatuar hiritartasuna hartu zuena. Zientzia Kimikoak ikasi zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Graduazio ondorengo ikasketak, berriz, Berkeleyko Unibertsitatean egin zituen (Kalifornia). Ondoren, irakasle eta ikertzaile gisa lan egin zuen Berkeley eta Irvingo zentroetan eta Jet Propulsion Laboratoryn (Kaliforniako Teknologia Institutua). Ozono geruzari buruzko ikerketak egin zituen, batez ere. 1947an, artikulu bat idatzi zuen Sherwood Rowland estatubatuarrarekin, zeinetan ohartarazten baitzuen gas klorofluorokarbonoek kalte handia egiten diotela ozono-geruzari. 1989an, Massachusettsko Egurats, Planeta eta Lurraren Zientzietako Sailean lan egin zuen ikertzaile gisa. 1994an, Estatu Batuetako Bill Clinton presidenteak zientziari eta teknologiari buruzko aholkularitza-taldeko kide izendatu zuen. 1995ean, Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Sherwook Rowland eta Paul J. Crutzenekin batera, ozono-geruzari buruz egin zituen ikerketengatik. 1995ean, NBEk ematen duen Ingurumenerako Programako Saria irabazi zuten Molina, Rowland eta Crutzenek. Molinak, bestalde, Amerikako Kimika Elkartearen Tyler eta Essekeb sariak irabazi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Centro Mario Molina elkartearen web-orria (Gaztelaniaz)